- Udalak eta Gurutze Gorriak koronabirusak eragindako egoeran etxetik atera ezin diren herritarrak (adinekoak, gaixo kronikoak, menpekotasuna dutenak...) laguntzeko sarea osatzeko prozesua abiatu dute eta horretarako bolondresak behar dituzte.

Hauek, bereziki, erabiltzaileen erosketak (elikagaiak, higienerako produktuak edota medikamentuak) egiteaz arduratuko dira. Bolondres-sare honetako kide izan nahi duenak Gurutze Gorriaren 610 710 782 telefonora dei dezake. Zerbitzuaren beharra duenak, berriz, Udalaren 943 753 043 zenbakira dei dezake.