Belaunaldien arteko jarduerak. Elgoibar Ikastolako LHko hainbat ikaslek herriko Eguneko Zentro berria bisitatu zuten orain dela egun batzuk. Umeek eta Eguneko Zentroko erabiltzaileek neguko murala egin zuten elkarrekin eta txikiek dantzan aritzeko tartea ere topatu zuten. Egoitzako pertsonek asko eskertu zuten bisita eta umeek ere adineko pertsonengandik ikasteko aukera izan zuten. Udaberrira begira, Herri Eskolako haurrak gerturatuko dira Eguneko Zentrora, adinekoekin udaberriko murala egitera. Argazkia: N.G.