- Andoaingo herritarrek pump track zirkuitu berria izango dute bizikleta eta monopatinentzat. Miranda pasealekuan kokatuko da, Algodonerako Emakumeen plazan. Instalazioari etekin handiena ateratzeko helburuz, igandean ikastaro berezia antolatu dute teknika eta segurtasuna lantzeko, Lizer Ponz Aragoiko BMX-ko txapeldunaren eskutik. 10.30ean 6-9 urte bitarteko haurrentzat izango da eta 11.30ean, 10 urtez gorakoentzat.

Hirigintzako zinegotzi Jose Luis Verdascok azaldu duenez, "monopatinean oinek bizkortu gabe eta bizikletan pedalei eragin gabe oso-osorik alderik alde ibili ahal izango da, soilik inertzia erabiliaz, beti ere patinatzailearen edo txirrindulariaren trebetasunaren arabera". Poolsport soluciones SL enpresak gauzatu du obra.

Bestalde, Jarduera Fisiko eta Kiroletako zinegotzi Petri Romerok adierazi du aire librean egindako kirola bultzatzen jarraitzen dutela: "Egueraspeko guneak eta natura betean daudenak erabiltzen jarraitzen dugu, horrela aisiarako aukera ezberdinak eskaintzen dizkiegu andoaindarrei". Dei egin zaie herritarrei instalazio berriak erabil ditzaten eta iganderako antolatu diren saioetan parte har dezaten.