rnietako Udalak eta Jai Ba-tzordeak Gazte Festak berreskuratuko dituzte datorren asteburuan, bi urteko etenaldiaren ostean.

Ospakizunetako egitaraua maia-tzaren 27an hasiko dira, arratsaldeko 20.00etan suziriak eztanda egiten duenean: Sorginek botako dute txupinazoa. Taldekideek "ilusio asko" egiten diela ardura hori hartu izanak esan dute.

Lehenengo aldia izango da Sorginak Gazte Festetan parte hartuko dutela talde bezala; aurreko urteetan soilik San Juanetan antolatzen zituzten ekintza nagusiak. Estreinako urte honetan igande arratsaldeko ekintzekin arduratuko dira, eta euren helburu nagusia herri mailan euren taldea gehiago ezagutzea izango da.

Hiru egunetan zehar, adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak izango dira: kontzertuak, kantujira, erraldoi eta buruhandiak, afari eta bazkariak, dantza jaialdia, oztopo proba, ekojolasen tailerra, antzerkia, etab. Horrez gain, haurrentzako atrakzioak izango dira probalekuetan.

Jai Batzordeak azaldu duen moduan, "antolakuntzak ilusioarekin heldu dio Gazte Festak berriz ere antolatzeari". Elkarte ezberdinetako kideek osatzen dute Jai Batzordea, eta guztien arteko batasuna eta elkartasuna funtsezkoak izan dira jaiak aurrera eramateko. Aurten bat datoz helburu nagusiarekin: "Urnietarrek jaiez disfrutatzea".

Udalak gogorarazi du, jaiak direla eta, errepide mozketak izango direla Idiazabal kalean, larunbat goizeko 11.00etatik igande goizaldeko 6.00ak arte. Errepide mozketak iraun bitartean, autobus geltoki bakarra zahar-etxe aurreko biribilgunean izango da. Era berean, Txirrindularitza Txapelketa dela eta, larunbatean, trafikoari moztuta egongo da M. Iurramendi kalea 16.30etik 17.30era.

Azkenik, jaietan errespetuz goza-tzeko deia luzatu die Urnietako Udalak herritarrei, eta edozein erasoren aurrean, ondorengo telefonoak dituztela gogorarazi du: Urnietako Udaltzaingoa, 943 008 090; Gizarte Zerbitzuak, 943 008 349 eta SOS Deiak, 112. l