- Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministak hilabete honetarako prestatu dituen ekintzen artean, bi hitzaldi daude aste honetan. Honela gaur Amher SOS elkarteak Cómo conseguir la nacionalidad: requisitos y tramitación izenburuko hi-tzaldia eskainiko du gaztelaniaz. Bihar, berriz, Hernanin, zaintza-lanekin zer? bilera irekia burutuko da. Euskaraz izango da, baina itzulpen zerbitzua egongo da. Bi saioak 18.00etan hasiko dira Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan.