resala dantza taldeak Amoria & Dolore. Elkanoren lehen mundu bira ikuskizuna eskainiko du Astigarragako Erribera kulturgunean, datorren larunbatean, maiatzaren 7an.

Aste honetan eskainitako aurkezpenean, Astigarragako Udalak azpimarratu zuenez, Astigarragak tradizio handia du dantzaren esparruan, eta ibilbide luzeko taldea du, Astigar taldea, 1976an sortu baitzen.

Gogorazi zutenez, "orain arte, urtez urte, ikuskizun eta dantza emanaldi ugari eskaini dira, bai herriko taldearen , bai talde gonbidatuen eskutik. Emankizun horiek kalean, plazan edo frontoian izan dira".

Alabaina, gaur egun, Erribera kulturguneak dantza praktikatzeko espazio bereziak eskaintzen ditu (dantza aretoa, auditoriuma). Hori dela eta, Udalak auditorioan dantza ikuskizunen programazioa sustatu nahi du, Astigar taldeak eta beste dantza konpainia batzuek beren obrak antzeztu ahal izan ditzaten eta astigartarrek ikuskizunez gozatzeko aukera izan dezaten. Horren adibide da Amoria & Dolore. Elkanoren lehen mundu bira.

Aurkezpenean Kresala dantza taldeak azaldu zuenez, Amoria & Dolore dantza ikuskizunak euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkun-tza abiapuntua. "Elkanoren lehen mundu bira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz", adierazi zuten.

Gaineratu zutenez, "nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barneko ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan".

Faustino Aranzabalek zuzendu du obra berriaren koreografia eta jatorrizko musika Enrike Solinisena da. Oholtza gainean, 30 dantzari inguruk parte hartuko dute, horien artean hiru astigartar: Ibai Ochoa de Alaiza, Maialen Mujika eta Beñat Sasiain.

Kresala dantza taldea Gene Yurre dantzari eta koreografoaren eskutik sortu zen 1968. urtean. 1993tik Faustino Aranzabal da taldearen zuzendari artistikoa. Mundu tradizionala eta poetika bisuala inspirazio iturritzat hartuta, dantza an-tzezpen originalak osatu ditu. 30 ekoizpen saiotik gora osatu ditu eta nazioarteko dantza jaialdietan parte hartu du.