- Euskaraldiaren hirugarren edizioa aurkezteko, festa handia antolatu du Doberak bihar Hernanin. Atsegindegin ospatuko da eta aurreko edizioetako datuak eta aurrera begirakoak aurkeztuko diren arren, ez da aurkezpenean entzungo den bakarra izango; Kilimak musika taldea arituko baita ekitaldia girotzen, euskal rumba doinuekin. Ekitaldia Irati Sarasuak aurkeztuko du eta magia ere ez da faltako bertan, Asier Kidam magoa izango baitu alboan.