Aste honetan Txokoaldeko Lartzandieta baserrian egindako aurkezpenean, Agurtzane Solaberrieta Mesak, Usurbilgo alkateak, aditzera eman zuenez, herrian sortutako hondakin organikoa herrian bertan kudeatzea du helburu baserri konposta proiektu pilotuak.

surbilgo Udalak eta Behemendi elkarteak, elkarlanean. Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzen den mota honetako lehenengo proiektua da.

Abenduan hasi zuten baserri konposta, Txokoaldeko Lartzandieta baserrian, eta hirutan egin dute prozesua. Momentuz, baserri honetan bakarrik burutzen da ekimena, baina helburua etorkizunean beste toki batzuetara zabaltzea da.

Hala eta guztiz ere, puntu honetara iristea ez da erraza izan. Proiektu berritzailea eta pilotua izanik, asko kostatu zaie Eusko Jaurlaritzaren baimena lortzea. Gainera , gaur egun urtean biltzen diren 700 biohondakin tona ingurutik, Lartzandieta baserriak 48 tona konpost bihur-tzeko baimena du soilik. Hala azaldu zuen Ibon Goikoetxea Retegik, Usurbilgo Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza teknikariak.

Baserri konposta nola egiten den ere argitu zuen Goikoetxeak. "Prozesua oso modu sinplean egiten da. Biohondakina baserrira eramaten da, eta han baserritarrak prest utzi duen egituratzailearen (simaurra) gainean botatzen da. Biohondakina eta egituratzailea nahasten du trak-torearen eta bolteadoraren lagun-tzarekin, eta errenkada batean prest uzten dugu, konpostaje prozesua has dadin". Errenkada estalita utzi, eta lauzpabost hilabetean lortuko du nekazariak bere baserrian erabiltzeko moduko konposta.

Behemendiko Mikel Zendoiak esan zuenez, "baserri konpostak bete-betean egiten du bat elkartearen helburuekin, gure ustez; nekazarien eguneroko lanen osagarri izateaz gain, euren jarduna bultzatu eta indartzen baitu". Koldo Huegun Zapirain abeltzaina bat etorri zen ideia horrekin konposta eta baserriko lana uztargarriak direlako.

Udalak bideo bat egin du baserri konposta zer den eta nola egiten den erakusteko, Udalaren webgunean edo bere YouTube kanalean ikus daitekeena.