- Udalerriko emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa jarri du abian hilabete honetan emakumeentzat eta emakume sentitzen den ororentzat.

Programazio horren barruan neska gazteek protagonismo berezia izango dute, izan ere, proposamen bat garatuko da haientzat bereziki: Neska Gazteentzako Jabekuntza Eskola. Espazio Lunarrak talde psikoterapeutiko holistikoa eta feministak dinamizatuta egongo da.

Neska Gazteentzako Jabekuntza Eskola bereziki neska gazteen interesei eta beharrei erantzuten saiatuko da.

Izen-ematea bihar arte egongo da zabalik Urnietako Berdintasun sailean. Matrikula betetzeko ondorengo helbide elektronikora idatzita edo telefono zenbaki hauetara deituta egin beharko da: berdintasuna@urnieta.eus eta 943 008 000 edo 688 680 831.

Izen-ematea doakoa da plazak bete arte. Ondoren, ekintzak apirila eta ekaina bitartean garatuko dira.