- Udalak Astigarragako emakumeen historia ezagu-tzera eman nahi du, berreskuratuz eta ezagutzera emanaz herriko bizitza kultural, sozial, ekonomiko eta politikoan egin duten ekarpena. Horretarako beka bat sortu zuen 2020. urtean.

Lehenengo edizioari esker XX. eta XXI. mendeetako emakumeen gorputz praktiken inguruko ezagutzak areagotu eta zabaldu ahal izan dira.

Orain bigarren deialdia plazaratu da. Honen bidez, aztertu nahi da zernolako papera izan duen (historikoki zein gaur egun) emakumeak Astigarragako komertzio txikian, merkaturatze zirkuitu laburretan eta lehenengo sektoreko produktuen salerosketan. Herriko ekonomiari eta eguneroko bizitzari egin dioten ekarpena agerian jartzeko bitarteko izan nahi du ikerketa beka honek.

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 25a izango da. Beka eskuratzen duenak 8.000 euro jasoko ditu abenduaren 1era bitartean aipatutako ikerketa gauza-tzeko.