- Gaur 19.00etan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, Eduardo Galeano uruguaitarraren Las venas abiertas de América Latina liburuaren euskarazko itzulpenaren aurkezpena egingo da. Euskarazko bertsioa Iñaki Alegriak itzuli du eta Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu du 2021 urtean. Itzultzailea bera arduratuko da aurkezpenaz. Liburua Galeanoren saiakera da, 1971n idatzia idazleak 31 urte zituenean. Latinoamerikako historiaz aritzen da, kolonialismoaren eraginean sakonduz, aurkikuntzatik 1970era arte.