- 2020an jaiotako haurren familientzako jardunaldiarekin burutuko du larunbatean Minifestu ekimena La Salle Berrozpe Ikastetxeak, hezkuntzan egin duen eraldaketa erakusteko. Jardunaldia 11.00etan hasiko da ikastetxearen instalazioetan, eta doako tailerrak eskainiko dituzte.

Abenduaren 20an ekin zio Andoaingo Ikastetxeak Minifestu izeneko kanpainari. Miniaturazko manifestuak ikastetxeko hiru urteko haurrak ditu protagonista, eta, bertan, sinbolikoki kartelak itsatsi zituzten, hezkuntzan eraldaketa behar dela aldarrikatzeko.

La Salle Berrozpen —eta La Salle ikastetxeetan, orokorrean—, besteak beste, ITB (Ikaskuntza Testuinguru Berria) hezkuntza-proiektuaren bidez gauzatu dute hezkuntzaren eraldaketa hori.

Ekimena, beraz, gaur amaituko dute, 11.00etan, Minifestu izena eman dioten jardunaldiarekin. Bertan, psikomotrizitatea eta sormena lantzeko tailer ezberdinak antolatuko dituzte, 2020an jaiotako haurrentzat eta horien familientzat. Tailerretan parte hartzeaz gain, ikastetxeko irakasleak, instalazioak eta hezkuntza eraldatzea xede duen metodologia zein hezkuntza bizitzeko modu berri-tzailea ere ezagutuko dituzte familiek. Ohartarazi dutenez parte har-tzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea (943 590 557 telefonoan edo www.lasalleberrozpe.eus webgunean).