- Ostiralean 20.00etan Hernaniko Biteri kultur etxean, Bi izeneko bigarren diskoaren aurkezpen birari amaiera biribila emango dio Xabier Solano Maizak, Kimua Dantza Kolektiboaz lagunduta. Bere lehen diskoak baino rock kutsu handiagoa du disko honek, baina folk tradizionala nagusi izanda. Oraindik sarrerak salgai daude zortzi euroren truke. Hauek aldez aurretik erosi beharko dira kultur etxean edo online, kultura.hernani.eus webgunearen bitartez. Ordainketa txartelarekin egin beharko da.