Hernaniko Udalak 2019ko sorkuntza beken lan irabazleak aurkeztuk ditu

29.10.2021 | 00:07
Zehar Kablea taldeko kideak, Legarreta eta Iturrioz sortzaileak, Koro Etxeberria zinegotziarekin.

2019ko arte sorkuntza bekari esker, lan batzuk irabazi zuten eta, orain, azaroan. proiektuak aurkeztuko dira herritarren aurrean. Bi proiektu oso desberdin ikusteko aukera izango da. Nagore Legarreta argazkilariaren Ibaia ez da toki bat, URUMEA argazkilaritza eta ikus-entzunezkoa uztartzen dituen lana eta bestetik, Zehar Kablea Sormen Taldeak (Uxue Bereziartua, Uxue Amonarriz eta Aitor Altuna gazteek osatua) grabatutako Belarri bero, bai esan? web seriea.

Beka hau 10.000 eurokoa da eta bi proiektuen artean banatu zen: 5.650 euroko dirulaguntza Legarretaren-tzat eta 4.350 euro Zehar Kablea Sormen Taldearentzat. Atzo burututako aurkezpenean sortzaileek beraien lanaren nondik norakoak azaldu zituzten.

Nagore Legarretaren lanak Urumean zehar egindako bidai bat kontatzen du, Goizuetatik Donostiara, eta bertan herriko hainbat pertsonek, adinekoek, helduek eta haurrek, ibaia beraientzat zer suposatzen duen azaltzen dute. Testigantza horietako bat Legarretaren amonarena da eta berak orain dela hamarkada batzuk ibaia nolakoa zen kontatzen du eta zenbait anekdota ere biltzen ditu. Legarretaren amona udaberrian zendu zen.

"Ibaiak nola ikusten gaituen eta guk nola ikusten dugun islatu nahi nuen. Gure bizitzan garrantzia izugarria dute, ibairen inguruan herriak eta hiriak hedatzen direlako, baina ez dakit duten garrantziaren kon-tziente garen", adierazi zuen sortzaileak.

Legarretak ikus-entzunezkoa talde kolektibo bezala planteatu du, izan ere bi tailer antolatu zituen bideoan agertzen diren lekukotzak jasotzeko. Partaideen gogoak eta prestutasuna gogora ekarri zituen, pandemiak gogor jotzen zuen arren.

38 minutuko dokumentala graba-tzeko, Bira Produkzioak taldearen laguntza izan zuen eta horregatik atzo Beñat Iturrioz zuzendaria egon zen. Lana azaroaren 3an estreinatuko da eta sarrerak dagoeneko Biterin eskuratu daitezke.

Bestalde, Zehar Kableak Belarribero, bai esan? web saila egiteko jende askoren laguntza ibilbide guztian zehar izan zutela azpimarratu zuten eta pandemiak prozesuan nola eragin zien ere aipatu zuten.

Lana sei kapitulutan banatzen da, bakoitzak hamabost minutu inguruko iraupena duelarik. "Ikusteko arina da eta umorea nagusi da", azpimarratu zuten.

Web saila bi saiotan aurkeztuko dute. Azaroaren 6an "aurkezpen ero bat burutuko dute festa giroan" (gonbidapenak zeharkablea@gmail.com) eta azaroaren 13an aurkezpen tradizional bat egingo dute. Bigarren honetarako gonbidapenak azaroaren 8an eskuragarri jarriko dira Biterin.

Koro Etxeberria Kultura zinego-tziak gogorazi zuenez, Udalak 2016an arte sorkuntza sustatzeko beka bat sortu zuen. " Hernanin sor-tzaile asko eta anitzak ditugu. Horregatik, sormena eta sortzaileak bultzatu, sustatu eta laguntzeko sortu genuen beka hau", aipatu zuen.

Gogora ekarri zuenez, lehen urteetan Kale Arte Sorkuntza izenarekin ezaguna zen beka hori, "artea eta kalea lotu zirelako eta, bereziki, arte plastikoetara bideratuta zegoelako: pintura, eskultura...". "Hausnarketa kolektibo baten ondoren, beste diziplinetara ere zabaldu nahi izan zen; hala nola dantza, ikus-entzunezkoak, musika, antzerkia, e.a., 2019ko bekan bezala. Hala, bi urtetik behin plastikoetara zuzentzen da eta beste bi urtetik behin gainon-tzeko disziplinetara.

Amaitzeko, Kultura zinegotziak aurreratu zuenez, 2021eko deialdiaren oinarriak prestatzen ari da Hernaniko Kultura Saila eta laster argitaratuko dira.

Nagore Legarretaren lana hilaren 3an estreinatuko da eta Zehar Kablearen web seriea 6an eta 13an proiektatuko da


noticias de noticiasdegipuzkoa