Urnieta: Urnietak haurrentzat hamaika ekitaldi antolatu ditu egunotan

Ostiraletik astelehenera rol, estrategia, eta simulazio jardunaldiak ospatuko dira Lekaio kultur etxean

27.10.2021 | 00:37

Urnieta – Urnietako Udalak herriko elkarte batzuen laguntzarekin prestaturiko UdazkeneanK programa kulturalaren barruan, hainbat ekintza izango dira aste honetan haur eta gazteei zuzenduta+: euskaraz jolasteko programa, ipuin kontaketa, familia ikuskizuna eta rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak, hain zuzen.

Hasteko, bihar euskaraz jolasteko Parketarrak ekimena burutuko da, San Joan plazan, aforoa bete arte. 17.00etatik 18.00etara hiru eta bost urte bitarteko haurrak bilduko dira, heldu baten laguntzarekin, eta 18.00etatik 19.00etara sei eta bederatzi urte artekoak arituko dira.

Ostiralean saio bikoitza egongo da. Lekaio kultur etxean 17.00etan sarrera librearekin, Amaia Agirresarobek ipuin bat kontatuko die sei urtetik gorakoei eta 18.00etan San Joan plazan Babo Royal Klown antzerkia eskainiko du Ganso&Cia taldeak. Doan da, baina gonbidapena eskuratu behar da.

Igandean, 18.00etan Sarobe arte eszenikoen gunean, Laxaro familia ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Sarrerak hiru euro balio du eta Internet bidez eskuratu daitezke.

Amaitzeko, Habitantes de Innsmouthek antolatuta rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak ospatuko dira, urriaren 30 eta 31n eta azaroaren 1ean Lekaio kultur etxean. Egun horietan, mahaiko rolaz, mahai jokoez eta Wargameaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste.

Halaber, azaroaren 1ean erdi aroko eskrima erakusketa ikusteko aukera izango da eguerdiko 12.00etan San Joan plazan.

noticias de noticiasdegipuzkoa