- Usurbilgo adinekoen-tzako oinarrizko euskara klaseak abiatuko dituzte aste honetan, hilaren 21ean. Ordu eta erdiko saioak izango dira, ostegunero, 18.15ean hasita, Artzabalen. Ikastaroa doan da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, urriaren 20ra bitartean, tokiak bete arte: Gure Pakea elkartean (Artzabalen, 10.00etatik 12.00etara bitartean) edo 943 371 999 telefonora deituta. Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz, apiril eta ekaina bitartean. Harrera bikaina izan zuen, eta, hori ikusita, ikasturte osoko ikastaroa izango da aurtengoa.