- Usurbilgo gaztelekua ikasturte berriari ekiteko prest dago. Beraz, urtero bezala, DBH1eko nerabeen gurasoekin, lehenengo aldiz gaztelekura joango diren gazteen gurasoekin, bilera egingo dute. Hi-tzordua bihar 18.00etan da. Bilerara joateko aurrez izena eman behar da, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 371 999 telefonora deituta.