- Mugi Astigarragak, autobus zerbitzu publiko duinaren herri plataformak, uztailaren 22an abiatutako sinadura bilketa amaitu du eta guztira 1.870 atxikimendu lortu ditu.

Plataformak sinadurak Foru Aldundian aurkeztuko ditu eta BU12 eta BU13 autobus lineatan egon diren murrizketak, batez ere asteburuetan, onartezinak direla azalduko dute. Gainera, geltokiak kentzeak kalte zuzena eragiten diela lehendik ere ahulen diren herritarrei azpimarratuko dute.

Mugi Astigarragak lanean jarraituko duela aditzera eman zuen atzo eta bilera baterako deia egin die herritarrei, bilketaren balorazioaren berri emateko eta aurreran-tzean eman beharreko pausoak elkarrekin adosteko. Bilera datorren asteartean, irailaren 28an, izango da Erribera kulturguneko areto nagusian, 18.00etan.