Usurbil | Usurbilgo memorian sakonduz

15.09.2021 | 01:15
Usurbil 1936 elkarteko eta Udaleko ordezkariak. Argazkia: N.G.

Larunbat arratsaldean, frontoian, Frankistek fusilatutako zazpi herritar omenduko dituzte

Larunbatean 85 urte beteko dira tropa faxistak Usurbilen sartu zirela, eta hori oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute, elkarlanean, Usurbilgo Udalak eta Usurbil 1936 elkarteak, Izan zinetelako gara izenburupean.

Efemeride soiletik harago, fusilatutako usurbildarrei omenaldia egingo diete egun horretan frontoian 18.00etatik aurrera. Zazpi fusilaturen izen-abizenak dituzte, eta horietatik bosten senitartekoekin kontak-tatu ahal izan dute eta ekitaldian izango dira. Ekitaldia irekia bada ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea usurbilkultura.eus webgunean, azken eguna bihar delarik.

Astelehen arratsaldean egindako aurkezpenean, Usurbil 1936ko lantaldeko kide den Elorri Armendarizek nabarmendu zuenez, "herriak herriarentzat" egindako oroimen lanketa da larunbateko ekitaldia. "Ekitaldi borobila atera zaigu, herriko hainbat diziplinatako pertsonek parte hartuko dutelako: musika, kantua, dantza, poesia... Antolakun-tzan ere herritarrak ditugu, hasieratik bukaerara. Kolore eta adin guztietakoak gainera, hau denon memoria delako, giza eskubideen ikuspegitik osatutako oroimena", gaineratu zuen.

urtebeteko lana

Fase berriak

Gudalekuak

Larunbateko ekitaldiaren ostean ekintza gehiago izango dira. Hain zuzen ere, ekitaldiarekin parte-har-tze fasea itxi eta hurrengoan murgiltzen hasiko dira pixkanaka, adibidez gudalekuen berreskurapenean. "Oraindik asko dago egiteko, ikertzeko, ateratzeko, esparru ugaritan: hau hasi besterik ez da egin. Herri osoaren laguntza beharko dugu Usurbilgo oroimen historikoa osatzeko: herritarrei laguntza eskatu nahi diegu beste behin, hurbil daitezen eta gurekin parte hartu", azpimarratu zuen Aitor Azurkik, lantaldeko beste kide batek.

Beraz, 1936ko gerrak Usurbilen eragindakoak aztertzen lagundu nahi dutenek 665 724 752 telefono zenbakira deitu edo mezua bidali edo 36kogerra@usurbil.eus posta elektronikora idatzi behar dute.

Aurkezpenean, Agurtzane Solaberrieta alkateak Usurbil 1936 elkarteak urtebetean egin duen "lan itzela" eta larunbateko ekitaldiaren dimentsioa azpimarratu zituen.

Amaitzeko, gerraren ondorioak aztertzeko kamisetak salgai jarriko ditu lantaldeak larunbateko ekitaldian, sare sozialen bidez edo 36kogerra@usurbil.eus helbidean.

noticias de noticiasdegipuzkoa