- Hernaniko Santa Maria egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak Foru Aldundiaren esku egongo dira azaroaren 1etik aurrera. Aste honetako ezohiko udalbatzarrean prozesu hori gauzatzeko hasierako onarpena egin da.

Zerbitzu hori eskualdatzeko lehen urratsa Hernaniko Udalak Zerbitzu Sozialak Erakunde Autonomoa desegitea izan da. Konkretuki erabaki hori izan da aste honetan onartu dena.

30 urtez adinekoen egoitza-zentroko eta eguneko zentroko zerbitzuak eman ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko du, azaroaren 1etik aurrera, bi zerbitzu horien gaineko eskumenaren egikari-tza. Egikaritza hori zuzenean egingo da edo, bestela, Kabia foru organismo autonomoaren bidez.

Langileriari dagokionez, zerbi-tzu horretan lan egiten duten langileak subrogatuko dira eta Aldundiaren langile izango dira hitzarmena betetzen den egunetik aurrera.