Gertuago.eus webgunea fase berri batean dago; hala adierazi zuen atzo Usurbilgo Udalak. Herriko merkatari elkartearen web-a deskontudun bonuak eskaintzetik tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren erakusleiho birtuala izatera pasako da.

Oraingoz, hamabost establezimendurekin abiatu dute fase berria, eta pixkanaka geroz eta gehiago erakustea da asmoa. Webguneaz gain, sare sozial propioak izango ditu aurrerantzean Gertuagok: Twitterren, Facebooken eta Instagramen.

Gertuago.eus webguneak hainbat atal ditu. Batetik, merkatari eta ostalari guztiak bilduko dituena, bakoi-tzaren atari propiora sarbidea emango duena. Bestetik, azken eskaintzen berri emango duena: establezimendu guztietako eskaintzak kontuan izanda, berrienak erakutsiko dituena, denak batera. Horrez gain, tokiko merkataritzarekin zein ostalari-tzarekin zerikusia duten albisteen atala ere izango du.

Establezimendu bakoitzaren atariek horien kokalekua, kontakturako datuak eta deskribapena jaso-tzeaz gain, eskaintzen dutenaren katalogo propioa izango dute. Hurbilagoko kide diren establezimenduek hori adierazteko bereizgarri bat izango dute.

Udalaren eta Hurbilagoren arteko lankidetzari esker sortu zen Gertuago.eus, eta fase berria ere elkarlan horri esker gauzatu dutela gogorarazi dute. Izan ere, katalogoa sortzeko beharrezko ikusi zuten dinamiza-tzaile bat kontratatzea, eta hori bera jaso dute Udalak eta Hurbilagok hi-tzarmen berrituan; Udalaren diru ekarpena handituta kontratatu dute Miren Cuerdo dinamizatzailea.

Establezimenduetako arduradunekin bildu, eta katalogoan zer eta nola erakutsi definitzen laguntzen die Cuerdok, eta hark elikatzen ditu webgunea eta sare sozialak.

Webgunea herriko merkatari eta ostalarien erakusleiho izateaz gain, aterki ere izan dadin nahi dute. Hau da, haiek antolatutako edo haiekin zerikusia duen oro Gertuago markaren pean egingo dute, establezimenduak Hurbilago elkarteko kide izan zein ez. Aurrerago, webgunearen bidez euren produktuak saltzeko aukera eskaintzea da asmoa.