Hernani | Emakume gehiago kaleetan

01.07.2021 | 00:35
Carmen Adarraga parkea.

Berdintasun Kontseiluak proposatutako zortzi izen berri onartu dira eta haien omenez plakak jarriko dituzte

Hernaniko Berdintasun Kontseiluaren sorreratik landu den lan-ildoetako bat izan da oroimen historikoaren berreskuratzearena, zehazki emakumeek historian zehar egindako ekarpenak jaso, aitortu eta jendarteratzearena. Emakumeak eta euren ekarpenak historian zehar ezkutatuarazi egin dira, guzti horrek bere isla duelarik herriko kale izendegian. Beraz, kale izendegiaren lanketa hor kokatu behar da.

Gauzak horrela, Berdintasun Kontseilua, bere hitzetan, "kale izendegia lupa morez begiratzera" animatu da eta espazio publikoan emakumeak agertzeko proposamenak luzatu dizkio Udalari. Hauek aho batez onartu ziren astearte arratsaldean burututako Osoko Bilkuran.

Zortzi izen

Memoria historikoa

Ibilbide more bat

Datozen aste edo hilabeteetan plakak jarriko dira zortzi izenen eginkizunen laburpenarekin. Onartutako proposamenak hauek dira: Azaroak 25 plaza, plaka bat jarriko da urrats oinetako denda inguruan, banko moretik gertu plazaren izen berriarekin eta azpian azalpena; Paguako maixtra, Dionixi Lizeaga Agerre (1894-1963), plaka bat ipiniko da eskola zegoen etxean; Industriako emakume langileen pasealekua Denak ala inor ez, eskultura bat eta azalpen plaka bat jarriko dira Urumea ibaia eta Ibaiondo industrialdearen artean; Aimar Elosegi Ansa Moio kalea, egungo Biteri kaleari izena aldatuko zaio eta plaka bat azalpenarekin jarriko da; Joxepa Zubeldia Elizegi (1867-1947), Ezkiaga pasealekuko kioskoari emango diote izena, horretaz gain mural bat egingo litzateke kioskoan bertan, horretarako kultura arloarekin elkarlanean ari dira; azkenik, Ibarrolaburu-Lorenza plaza, plazaren izena osatuko dute Lorenza gehituz eta behean azalpena jarriz.

Berdintasun Kontseiluak alderdi politiko desberdinen ekarpenak jaso zituen bere lanketa egiten ari zenean. "Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu hartutako lanagatik eta oso baliagarriak direla aipatu lan ildo honekin aurrera jarrai-tzeko", adierazi dute. "Hala ere, aipatu beharra dugu, kale izenak jarri ahal izateko baldintzetako bat da, pertsonaiak hilik egon behar duela. Hortaz proposaturiko emakume batzuk ezingo genituzke aipatutako helburu honetarako erabili. Hala ere, beste lanketa baterako baliagarriak dira eta kontuan izango ditugu", gaineratu dute.

"Aurrera begira, gure asmoa Hernaniko ibilbide morea osatzea litzateke, alegia, pertsonaia guzti hauek barnebilduko dituen esku orri bat osatu eta jendarteratzea, emakume hauen historia ezagutarazteko asmoz; eta mapa batean kokatzea, non dauden adieraziz. Izen berri hauekin batera Andrekale eta Carmen Adarragako parkea ere sartuko lirateke, noski", amaitu dute.

noticias de noticiasdegipuzkoa