- Bihar, Martindegi auzoan (Tellerixar etxearen ondoan), errepide bazterra konpontzeko lanak egingo ditu Hernaniko Udalak. Agertu den zuloaren betelana eta konponketa burutuko ditu, alegia. Hori dela eta, bidea itxita egongo da egun osoan (egun bateko lana izango da bidea guztiz itxita). Auzotarrek ezingo dute zuzenean Martindegi auzora jaitsi. Beraz, Erroilaburu bidegurutzetik, Akanetik, Akarregira joan beharko dute. Martindegitik ezingo da Erroilaburu bidegurutzera igo, horretarako Akarregitik Erroilaburura igo beharko dute (Akanetik).