- Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak, Andoaingo kultur elkarteei zuzendutako laguntzak aurkezteko deialdirako epea zabaldu du eta interesa dutenek ekainaren 4ra arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Hala, sailak 90.000 euroko diru kopurua du laguntzetarako Andoaingo herrian erreferente diren edo kultura sustatzera bideratuta dauden ekimen eta egitarauak antola-tzeko.

Dirulaguntzen inprimakiak eta oinarriak Andoaingo udaleko webgunean daude eskuragarri (www.andoain.eus). Edozein argibide edo laguntza behar izanez gero, Basteroko kulturguneko harrerara deitu daiteke.

Eskaerak modu presentzialean aurkezteko Basteroko harrerara edo udaletxeko Ataria zerbitzura jo behar da. Aldiz, era telematikoa nahiago dutenek www.andoain.eus web orria dute.

Txitxu Ruiz zinegotziak esan duenez, Udala elkarteen bidelagun izan nahi du "orain inoiz baino gehiago".