- Urnietako AEK euskaltegiak eta Zanpatuz mendi taldeak irteera antolatu dute ostiralean Mulisko gaineko megalitoetara. Partaideek Besabin elkartu beharko dute 17.00etan. Jarduera irekia da eta edonork parte har dezake, baina ezinbestekoa da izena ematea 662 338 747 telefonoan edo urnieta@aek.eus helbide elektronikoan.