- Bihar Hernaniko Biteri kultur etxean 18.30ean Gaztetxoak eta telefono mugikorrak izenburuko mahai-ingurua antolatu du Hernaniko Udalak. Hiru hizlari izango dira: Maite Goñi Eizmendi (MUko irakaslea teknopedagogia eta konpeten-tzia digitalen esparruan), Eneko Jorajuria (Hamar egunez pantailak utzi elkarteko kidea) eta Miren Ros Aiartzaguena (formatzailea). Saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren YouTube kanalaren bitartez.