- Usurbil Suspertu ekimena, jarduera fisikoaren preskripzio, orientazio eta aholkularitza zerbi-tzua, martxan jarriko da, berriz ere, bihartik aurrera. Covid-19a dela eta, kiroldegian hartuko dituzte herritarrak behin-behinean, anbulatorioan beharrean. Orientatzaileek deituko die zerbitzua jasotzeko beharra dutenei, baina beren kabuz ordua hartu nahi dutenek kiroldegira deitu behar dute (943 372 498).