- Gaur Andoaingo Bastero kulturgunean Kalakan taldeak bere disko berria aurkeztuko du. Artizar musika elektronikoz betetako diskoa da. Kontzertua 19.00etan hasiko da eta sarrerak hamabi euroren truke salgai daude. Salmenta Intertenen, Kutxabankeko webgunearen bidez, eta aurrez aurre ikuskizuna hasi eta ordubete lehenago Basteroko txarteldegian egin daiteke.