- Hernaniko Udalak 133.000 euro bideratuko ditu etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak eskaintzeko. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoena) 76.500 euroko partida du eta helduenak (36 urtetatik gorakoena) 56.500 euroko partida. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 19an bukatuko da.

Udaletik azpimarratu dutenez, 2021eko deialdian kontuan izateko hainbat aldaketa daude. Izan ere, diruz lagunduko diren alokairu-gastuen epea luzatu da eta hamabi hilabetekoa izango da: 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31 arteko alokairu-gastuak lagunduko dira.

Bestalde, erroldari dagokionez, errolda epea murriztu egin da. Orain sei hilabeteko antzinatasuna eskatzen da. Hau da, 2020ko azaroaren 19ra arte erroldatutakoek eskatu ahalko dute.

Diruz lagunduko den gehienezko alokairu-errenta 700 eurokoa izango da. Gainera, bizikidetza-unitateko diru-sarreren mugak aldatu dira. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak onartuak dituen alokairu laguntzen deialdiek lehentasuna izango dute udal laguntza hauekiko.

Oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta Udalaren web-orrialdean argitaratuak daude. Herritarren Harrera Zerbitzuan ere oinarri inprimatuak eskuratu daitezke. Eskaera-orria eskuragarri dago udal webgunean eta Herritarren Harreta Zerbi-tzuan eta hau udal erregistroan aurkeztu behar da dokumentazioarekin batera. Behin behineko ebazpena ekainerako espero da.