- Larunbatean izango da 2021eko Mundualdia, zeinak usurbildar guztien arteko elkarbizi-tzan urrats bat egin nahi duen. Egun horretan aurkeztuko dute, lehenengo aldiz, Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa, eta, ostean, aitortza ekitaldia egingo dute, frontoian.

Emanaldiak izan duen oihartzunarekin bigarren saio bat antola-tzea erabaki dute. Hau igandean 17.00etan Sutegin izango da. Izan ere, lehenengo egunean ikerketan zein ikus-entzunezkoan parte hartu duten herritarrei aurkeztuko diete lana, eta hurrengo eguneko emanaldia usurbildar guztiei irekia izango da: usurbilkultura.eus webgunean zabalik dago hilaren 28ko emanaldira joateko izen-ematea egiteko.

Bestalde, 2020ko udazkenean Aztiker Ikerguneak Usurbilgo Udalaren eskariz abiatutako Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen ikerketaren emaitzak etxez etxe banatu dira, ondorio nagusiak modu laburtuan azaltzen dituen gida baten bidez, euskaraz eta gaztelaniaz.