- Iciar Bollainek zuzen-tzen duen Maixabel pelikula gauzatzeko filmazio lanak hasi dira. Errodajea Gipuzkoa eta Arabako hainbat puntutan egingo da. Horien artean, pasarte batzuk Urnietan grabatuko dira. Zehazki grabaketak martxoaren 2an izango dira egun osoan zehar.

Arrazoi horrengatik, Udaletik azaldu dutenez, aparkaleku ba-tzuk kenduko dira behin-behinean Dendaldegi kalean. Gainera martxoaren 2an beharrezko eremua libre egon dadin, Udaltzainak datorren igandean, otsailaren 28an, hasiko dira aparkalekuak kentzen.

Udaletik aditzera eman dutenez, aparkalekuak kenduko diren arren, kale horretan garajea dutenek igarobidea ahalbidetuta izango dute kotxea sartu edo ateratzeko.

Udaletik ere barkamena eskatu dute, aldez aurretik, sortuko diren eragozpenengatik.