Astigarragak pump track pista eraikitzeko lanak hasi ditu

Arrobitxulo bidean eta Izaskun kalearen artean kokatu da eta sei astetan amaituko dute

21.02.2021 | 00:40
Arrobitxuloko haur parke berritua. Argazkia: N.G.

Astigarraga – Otsailean zenbait obra hasi ditu Astigarragako Udalak Arrobitxulo auzoan. Alde batetik, haur parkean konponketa eta berri-tze lanak egin dira eta dagoeneko amaituta daude. Bestetik, bizikletentzako pump track pista eraiki-tzen hasi dira, sei asteko epean amaituta egongo dena. Pump trackak inertzia zirkularren zirkuituak dira eta maila guztietako erabiltzaileei daude zuzenduta.

Astigarragako zirkuitua, Arrobitxulo bidea eta Izaskun kalearen artean kokatuko da eta asfaltozkoa izango da. Material honek pista bizikletentzat, patinentzat, monopatinentzat eta mikropatinentzat egokia izatea ahalbidetzen du eta helduleku ezin hobea eskaintzen du, baita gainazala bustita dagoenean ere.

Instalazio hau ahalik eta erabiltzaile gehienek erabiltzea nahi du Udalak. Erabiltzaile horiei guztiei eran-tzuteko, instalazio funtzionala eta balioaniztuna egingo da, non adituek entrenatu eta teknikak garatu ahal izango dituzten eta hastapeneko erabiltzaileek pista eroso eta seguru batean praktikatu ahal izango duten, adierazi dute udaletxetik.

2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek aukeratutako proiektua da pump track pistarena.

Izan ere, horrelako parte-hartze prozesuetan kirolen gaiak eskaera gehien jasotzen dituen atala da.

Esaterako 2020ko aurrekontuetako azken fasera Portutxon skate pista bat eraikitzeko eskaera aurkeztu zen. Patinete eta skatentzat leku egoki bat izateko. Azkenean ideia honek ez zuen aurrera egin, ibai parkea osatzea erabaki baitzen.

Haur jolasak Bestalde, Arrobitxulo plazako haur parkean hainbat elementu egoera txarrean edota zikinak zeudenez, aurreratu bezala, konponketa eta mantentze lanak egin ditu Udalak.

Egoera txarrean zeuden joko-elementuak aldatu dira (bi kulunkak, txirristra handia eta txirristra txikia), zikin edo egoera txarrean zeuden panelak eta bestelako elementu batzuk berritu dira, eta kautxuzko segurtasun-zoruan zeuden eremu irekiak konpondu eta gainerako zorua sakon garbitu da.

Aurrekontuari dagokionez 15.000 euro inguru (BEZ barne) erabili dira, eta Ganboa Lan, SL izan da lanak bideratu dituen enpresa.