- Hernaniko Udala lehen sektorea biziberritzeko plan bat lan-tzen ari da. Proiektuak eta horiek gauzatzeko eskainiko diren dirulaguntzak bideratzeko herriko nekazarien eta abeltzainen elkarte bat sortzea da asmoa. Proiektu horren berri emateko, bihar 12.00etan, Gabriel Zelaia eraikinean (Florida auzoa) bilera bat burutuko da. Abeltzain eta nekazari guztiak saiora gonbidatuta daude.