Igandean N-634 errepidea itxiko dute Troiatik Txikierdira

29.01.2021 | 00:15

Usurbil – N-634 errepidea guztiz itxiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak igandean 8.00etatik 17.30era, Troia eta Txikierdi arteko lanengatik. Altuera handian egin beharreko garbiketa lanak tarteko itxiko dute, eta Donostiara joateko edo handik itzultzeko Arratzainetik edo Zubietatik egin beharko da. 17.30etik aurrera, azken asteetan bezala, behin-behineko semaforoekin bideratuko dute trafikoa.