- Urnietako Udalak atzo jakitera eman zuenez, bihar Egape dantza taldeak bi ikuskizun eskainiko ditu Sarobe arte eszenikoen gunean. Oraingo honetan, taldeko dantzari gazteak arituko dira dantzan.

Honenbestez, 18.00etan Egun garelako eskainiko dute eta 19.30ean Almanakea taularatuko dute.

Ikuskizun bakoitzerako sarrerak hiru euro balio ditu eta Sarobeko bulegoetan eskura daitezke. Bihar bertan ere salgai izango dira ikuskizun bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.

Gainera, igandean, Saroben ere haurrentzako Kontukantari 2Mendian ibiltari ikuskizuna eskainiko dute 18.00etatik aurrera. Sarrerek ere hiru euro balio dute.

Kontukantarik betiko euskal kantak eskaintzen ditu erritmo ezberdinetara eramanez, txikiek ikas eta nagusiek ahaz ez ditzaten. Mendi tontor gainera igo behar dugu eta Aldapeko sagarraren kantak ez dira faltako.