Urnietako herritarren ia %100ak Añarbek trataturiko ura bere etxeetan izan dezaten, Udalak urte amaieran Añarberekin lankidetza hitzarmena sinatu zuen. Hitzarmenaren xedea zen mankomunitateari transferitzea goi hornidurako tokiko sistemak, eta, trukean, Urnietako Ergoien industrialdeko saneamendu obrak egitea eta hornidura sarea eguneratzea.

Beraz, tokiko hornidura sistemak altan transferitzearekin, udal hornidura sarea ia osotasunean (%99) Añarbe sarearen barruan jasota geratuko da eta Urnietako biztanleek euren etxeetan ezaugarri berdineko edateko ura kontsumituko dute.

Berrikuntza hauei esker, bere emarietatik sor daitezkeen arazoak saihestuko ditu. Beraz, udal Gobernuak azpimarratu duenez, “honekin guztiarekin onuradunak Urnietako herritarrak izango dira”.

Gainera, akordioaren parte den hornikuntza sarea berritzeak Añarbeko Urak Babiloniako etorkizuneko garapenak erraztuko dituen ponpaketa estazio bat eraikitzea aurreikusten du.

Udaletik gogorarazi dutenez, azaroaren 4an ospaturiko Udal Batzarrean Añarberekin egindako lankidetza hitzarmenaren II. eranskina aho batez onartu zen. Osoko Bilkura berdinean, argi berdea eman zitzaion ponpaketa instalazioa kokatuko den lursailak erosteko behar den kreditu aldaketari ere.

Horrenbestez, abenduaren amaieran Jorge Segurado alkateak eranskin hori sinatu zuen Jaime Domínguez-Macaya Añarbeko presidentearekin. Proiektu hau gauzatu ahal izateko Añarbek lau milioi euroko aurrekontua jaso du eta Udalak egindako ahalegina eskertu du.

2019tik

Bestalde, Armunttoko Edateko Uraren Banaketa Biltegia, Oiamarreko Edateko Uraren Banaketa Biltegia, Armunttoko eta Oiamarreko Edateko Uraren Banaketa Biltegiak lotzen dituen hoditeria eta Goikoetxe eta Goiburuko sistemetako biltegi guztiak Añarberi ematea 2019an onartu zen.

Gainera, urte berean amaituriko Ergoien industrialdeko saneamendu obrei esker, Lekun errekara egiten ziren hondakin-uren isurketak ezabatu dira, eta orain, Loiolako araztegira bideratzen dira, bertan araztu eta ondoren itsasora isur-tzeko. Hala, errekaren ingurumen kalitatea hobetu da.