- 2019ko ekainaz geroztik aritu da Arregi zinegotzi laneta, Euskara sailaren ardura bere gain hartuz. Politikari beteranoak 1991ean eman zuen saltoa udalgintzara, Juan Mari Artola zerrendaburuaren hautagaitzarekin. 1991etik 2007rarte etenik gabeko jarduera burutu zuen zinego-tzi bezala Andoaingo Udalean; 1999ko eta 2003ko udal hauteskundeetan gainera EAJ-PNVk alkate izateko hautagai gisa joan zen, azken hauetan garaile atera zelarik.

Orain Mikel Arregi zinegotzi jeltzaleak amaiera emango dio urte luzeko ibilbide politikoari eta bere ordez Alexander Huitzi gazteak hartuko du lekukoa, belaunaldi berriei bidea irekiz. Aldaketa 2021eko urtarrileko udalbatzan egikarituko da.

1992an jaiotako andoaindarrak ikasketak La Salle Berrozpen hasi zituen, eta Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean graduatua eta Ekonomia Internazionalean masterduna da. Formazio akademikoa Zientzia Politikoen ikasketekin osatu du, eta egun Proiektu Kudeakeen Master bat egiten ari da. Hiru urte daramatza Nazio Batuetako Garapen eta Merkataritzako kanpo aholkulari gisa.