- Abenduko zubian, azkeneko urteetan bezala, gabonetako ohitura zaharrak berreskuratzen ari dira Astigarragako Sagardoetxean. Herritarrek gabonetako pinua antzinan bezala sagar eta kandelekin apaindu, beren urte berrirako desioak zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute, gabon giroan murgilduz.

Ekintza hau doakoa da. Sagardoetxea gaur eta asteartean, festa egunak izanik, goizez bakarrik zabalik egongo da, 11.00etatik 13.30era. Bihar, aldiz, ordutegia zabalagoa izango da, 11.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara parte har daiteke ekintzan.

Pinuak sagar (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzeko jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka.

Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.