- Asteburu honetan, Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Lourdes Acevedo Berdintasunaren zinego-tziak banatu dituzte generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik zazpigarren bideo lehiaketako sariak.

Pandemiarengatik aurten sari bakarra banatu da, hamabi eta hamahiru urte bitartekoen kategoriakoa. Gainontzeko, adin tarteak saririk eman gabe geratu dira.

Honela, hamabi eta hamahiru urte bitartekoen kategorian Begiak itxi ditzala horrela ez nauenak gustoko lanak 200 euroko saria jaso du. Egileak Nora Otaegi, Inge Trantxe, Garazi Etxeberria, Malen Arzadun, Nagore Loyarte, Sigfrix Salazar, Thais Member, Irati Mazkiaran, Maialen Fernandez, Añes Apaolaza, Goiatz Aiestaran eta Arritxu Marques dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute; alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiei aurre egitea.