- Aste honetan jarri du martxan Andoaingo Udalak hondakinen bilketarako edukiontzi puntu berria Goiburu auzoan, zehazki frontoiaren atzeko aldean kokatzen delarik.

edukiontzi irla berri honek hondakinen bereizketa integrala egitea ahalbidetuko du (organikoa, errefusa, beira, papera eta plastikoa). Helburua da auzo ezberdinen eta hirigunearen artean egon daitezkeen desorekak ekiditea, guztiei ahalik eta kalitatezko zerbitzu onena eskaini ahal izateko, eta bestalde, hondakinen bereizketan hobetzea, birziklatze tasa ahalik eta altuena lortzeko, %70eko langa gainditzeko.

Gogoratu dute Goiburu auzoko bizilagunek Ambrosia Olabide zentrora gerturatu beharko dutela organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartela eskuratzeko.

Era berean, behin-behinean moldatuko da errefusaren edukiontzi grisak irekitzeko txartel sistema COVID-19ak sortutako beharrak asetzeko nahi adina ireki ahal izateko. Positibo diren andoaindarren hondakin guztiak errefusaren ontzi grisetan bildu behar dira, normalean hirugarren baten bidez gainera, gutxienez azaroaren 5a bitarte.