- Urnietak astelehenean martxan jarriko du bonuen kanpaina. Bonuak bake epaitegian (Errekalde 1, beheko solairua) eta Sarobeko sarreran eskuratu ahal izango dira egun beretik. Baina, bonua erosteko hitzordua eskatu beharko da (Webgunea: www.urnieta.eus, APP: mugikorraren bitartez, telefonoa: 688 720 742).

Bonua eskuratzeko 18 urtetik gorako urnietarra izan behar da eta kreditu txartela eraman beharko da. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu-sorta eskuratu ahal izango ditu; hau da, 40 euro ordainduta, 60 euroko erosketak egin ditzake.

Herritarrek 20 euro ordainduko dituzte bonu-sorta bakoi-tzeko, gainerako hamar euroak Udalak ipiniko baititu. Bi mota eskainiko dira: bost euroko sei bonu eta hamar euroko hiru bonu. Azaroaren 30a baino lehen kontsumitu behar dira.

Udalak 70.000 euro bideratuko ditu kanpainara.