- Aste honetan eman ahal izango dute izena haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartu nahi dutenek. Aurten, Internet bidez (usurbil.eus) izango da izen-ematea. Edukiera eta aldagelen antolaketa medio, eskaintza egokitu dute. Plazen kopurua gainditzen bada, zozketa burutuko da hilaren 21ean. Aurten, gainera, haurtxoentzat, 0 urtetik HH3 kurtsora artekoentzat, eskaintza programatu dute.