- Astigarragako Udalak, Herri Eskolarekin lankidetzan, proposamen bat zabaldu die herriko haur guztiei: itxialdi garaian egindako artelanak aurkez ditzatela, ondoren, Erribera kultur etxea inaugura-tzen denean, erakusketa batean jartzeko.

Udalak ostegunean egingo du lehen bilketa bat bi ordutegitan: 12.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 17.30era. Marrazkiak Erribera kultur etxeko sarrera nagusira, Kontxa Etxeberria plazara, eraman beharko dira.

Udaletik jakinarazi dutenez, datozen hilabeteetan beste bilketa bat egingo da.

"Asko dira aste hauetan sormena eta imaginazioa artelanen bidez garatu dutenak; egunotan horren adibide diren zenbait marrazki eta eskulan ikusi ditugu etxeetan, leihoetan eta balkoietan", adierazi dute udaletxetik eta horiekin guztiekin erakusketa erraldoi bat egin nahi dute.