- Merkatari eta ostalariei Udalak emango dizkien dirulagun-tzak onartzeko prozedura "desegokia eta akatsez beterikoa" izan dela dio EH Bilduk, "itxita" zegoen proposamena aurkeztu baitzitzaien.

"Oposizioaren lanarekiko errespetu falta nabarmena da, proposamenak egiteko dugun obligazioa eta eskubidea eraso moduan har-tzen dute", uste du EH Bilduk. Aurkeztutako proposamena "bideragarria eta eraginkorragoa" dela diote. Hamar puntuz osaturik dago eta honakoak dira proposamen zehatzak: 600.000 euroko partida behin betikotzat ez ematea; dirulaguntzak mantentzeko konpromisoa hartzea; merkatariekin stock-bono kanpaina prestatzea; tasak eta zergak begiratzea; ostalaritza berraktibatzeko plana garatzea; herriko merkatari-tza balioan jarriko duen komunikazio kanpaina planifikatzea; Salkin elkartea indartzeko estrategia bateratua lantzea; PERCOan IKTen garapenerako egiten ziren proposamenak lehentasun gisa jarri eta aurrera eramateko diru-partidak sortzea; eskualdeko baliabideekin batera ondo koordinatzea; eta EPIak merkatarien esku jartzea.