Urnieta - Urnietako Eskola Agenda 21 programak hamalaugarren urteurrena betetzen du aurten. Urte hauetan guztietan gai asko landu dira, guztiak jasangarritasunaren ikuspegitik.

Aurten paisaia aztertuko da. Ez da soilik paisaiaren alderik atseginena edo naturalena landuko; baita normalean baztertuta uzten diren alderdiak ere: industria, hiria, azpiegiturak? Urnietako artxibotik lortutako argazki zaharren bidez, herriaren lehena eta oraina alderatuko dira. 1.000 ikasle inguruk parte hartzen du.

Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan, sentsibilizazio fasea burutu dute. Bigarren hiruhilekoan, herriko diagnostikoa gauzatzeko jarduerekin hasiko dira. Azken hiruhilabetean ikasleak foroetan bilduko dira eta Udalari azken txostena aurkeztuko diote. - A.M.