Andoain Hurria Sahara taldeak hainbat elkartasun ekintza egingo ditu datozen asteeetan. Alde batetik, gaur azokan eta kale Nagusian diru bilketa egingo dute taldeko kideek. Egutegi batzuk ere argitaratu dituzte eta salgai jarriko dituzte (Urrats inprimategian ere). Bestalde, herriko dendetan elikagai bilketa egingo da. Arroza, pasta, lekaleak, atuna eta azukrea eskatu dituzte errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko. M.S.S.