- Pasa den otsailean Irungo EAJko udal taldeak Via Irun proiekturako bere planteamendu alternatiboa aurkeztu zuen, Via Irun 2030 izenekoa. Ordutik aurrera, herritarrekin egindako topaketetan iradokizunak jaso eta proposamenean txertatu dituzte, plan osoagoa lantzeko helbururarekin. Ondorioz, nobedade nabarmen bat planteamenduari atxikitu diotela iragarri zuten atzo jeltzaleek: Anaka kaletik eta Aduana eta Pio XIIko ingurutik tren geltokira sarbide zuzen, seguru eta azkar bat sor-tzea. Bide berri honek, jeltzaleen ustez, trenbideen alde bakoitzean dauden auzoen benetako hurbilketa ahalbidetzen du, Gorosti kalean dagoen Adifeko horma artifiziala ezabatuz. Proposamenak, gainera, Estazio kalea hirigunera hurbiltzea ahalbidetzen du, harmaila sistema baten bidez. Gobernuaren proposamenak, ordea, igogailu batean amaitzen den pasabide bakarra aurreikusten du.