- Irungo Udal Euskaltegiak Lannahi programaren hirugarren txanda abiarazi du, langabezian dauden pertsonek euskara debalde ikasteko aukera izan dezaten. Hirugarren txanda honen ikastaroa apirilaren 25ean hasi eta ekainaren 23an amaituko da, aurrez aurreko eta urrutiko jarduna uztartuz. Programan izena eman nahi dutenek Internet bidez egin beharko dituzte izapideak. Inskripzioak egiteko epea astelehen honetan, hilak 14, irekiko da eta martxoaren 24ean itxiko da. Irungo HAZaren bitartez egin ahal izango dira izen emateak, Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz (Nortasun Agiri elektronikoa edo Izenpe txartela, esaterako). Eskaria Internetez egiteaz gain, mailaketa proba egitea derrigorrezkoa izango da, udal Euskaltegian ikasten ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuetan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 505 273 telefonora deitu behar da.