- Aste honetan Udalak Nestor Basterretxea kalean dauden dauden aran gorriak ordezkatu ditu. "Urtero, hil ahala ordezkatzen joan gera herrian zehar", azaldu du Gonzalo Carrion Zerbitzuetako zinegotziak, Nestor Basterretxea kaleko zuhaitzak "urte asko dituzten arbolak" direla gehituz. Lanak egiteko makina berezi bat erabili izan behar da, eta horrek ordezkapena egiteko epea atzeratu zuela adierazi du Carrionek, guztira 25 aran ordezkatu behar izan direlarik.