Hondarribia: Mintzalagunean izena emateko epea, zabalik

17.01.2022 | 00:13

Hondarrbia – Urtarrilean zehar zabalik dago Mintzalagunean izena emateko epea. Hondarribian bederatzigarren ikasturtez egongo da martxan Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duten egitasmoa. Helburua euskaraz mintzatzea da, lagunarteko giroan. Izen ematea Hondarribiko Euskara Zerbitzuan (Pampinot kalea, 12-14), mintzalaguna@hondarribia.eus korreo elektronikoan edo mintzalaguna.eus webgunean eskatu daiteke.

noticias de noticiasdegipuzkoa